Teknologia albisteak

ETB KANTXA

Erabiltzailearen aurpegia
2012-12-01 : 15:45

Gaur goizean honako gutun hau bidali diet ETB KANTXA emanaldiko arduradunei. Edukiarekin ados egon ezkero, honako helbide hauetara (olazabal_mikel@eitb.com, aldalur_koldo@eitb.com) antzekoak bidaltzeko eskea egin nahi dut.

 
Egunon,
 
 
Bart, ostiralero bezala ETB Kantxa ikusten egon naiz eta bertan Novoa jaunari egin zaion elkarrizketak, idazteko behar nuen azken bultzadatxoa eman dit. 
 
Bada denboralditxoa saioan zehar hainbat elkarrizketa tartekatzen hasi zaretela eta gero eta nabarmenagoa iruditzen zait hizkuntz irizpiderik eza gonbidatuak hautatzerakoan. Ez naiz inor zuen lana nola egin behar duzuen esateko, eta batere gustatzen ez zaidan arren, ez dut esango Logroñoko frontoitik ari zaretenean erdarazko elkarrizketa bat ematea lotsagarria denik. Baina euskaldunez betetako frontoi batean ikusle erdaldunak elkarrizketatzea  (ikusle soilak, ez esateko zerbait bereziki interesgarria dutenak) mingarri egiten zait. Mingarri eta ulertezin. Hitzetik hortzera entzun behar al ditugu erdaldunak zuzenenan ETB kantxan batere premiarik gabe? 
 
Batzutan pentsatzen dut zenbat kexa biltzen den neurtzeko esperimenturen bat ote den, ez baitut ulertzen gainerakoan nondik eta zergatik sortu den gure hizkuntza hain leku tristean uzten duen moda berri hori. Hala bada, jaso ezazue nirea ere. Izan ondo.

Erantzun

Sartu