"Ahoa bete hots" jardunaldiak izango dira Villabonan azaroaren 7tik 9ra
Mintzola Fundazioak koordinatuta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Antzerkizale Elkarteak, Ipuin kontalariak eta Kantuzaleen Elkarteak elkarlanean antolatutako jardunaldien hirugarren edizioak "euskalkiak, batua eta erregistroa ahozko kultur sorkuntzan" gaia izango du ardatz. Aipatutako lau generoetako sortzaileak arituko dira gaiari buruz, hiru egunez, Villabonako Subijana etxean, azaroaren 7-9 bitartean.
Bertan izango dira, besteak beste, Manex Fuchs, Ainara Gurrutxaga eta Itziar Ituño antzezleak, Xabier Amuriza eta Andoni Egaña bertsolariak, Mikel Markez kantaria eta Pello Añorga, Joxe Mari Karrere eta Koldo Amestoy ipuin kontalariak.
Azaroaren 7an, antzerkia.
- Euskara batua eta euskalkiak antzerkian; Ipar Euskal Herriko talaiatik (Manex Fuchs)
- Euskalkiak traba edo aldeko dira antzerkian? (Ainara Gurrutxaga)
- Antzezlea gidoiaren hizkuntza egokitzen duelarik bere egin arte (Itziar Ituño)
- Antzezlana: Juglarea, puta eta eroa
- Mahai ingurua
Azaroaren 8an, bertsolaritza:
- Euskara batuaren eta euskalkien lekua bertsogintzan (Xabier Amuriza)
- Erregistroaren bila bertsotan (Andoni Egaña)
- Kantaldi-hitzaldia (Mikel Markez)
- Mahai ingurua
Azaroaren 9an, ipuin kontalaritza:
- Kontalariaren jarrera eta hizkuntz egokitzapena haurrei kontatzerakoan (Pello Añorga)
- Hizkuntza egokitasunaz eta zuzentasunaz ipuin kontaketan (Joxe Mari Karrere)
- Ipuin kontaketa: Harriola marriola (Koldo Amestoy)
- Mahai ingurua
Jardunaldiotan izen-emateko epea urriaren 11tik 24ra luzatuko da.
Egitaraua, informazio osagarria eta izen-ematea, www.mintzola.com atarian dituzue.
Erantzunak kargatzen...