Teknologia albisteak
1

"EuskoTrena" aplikazioa, tren-ordutegiak sakelekoan

Erabiltzailearen aurpegia
2014-12-15 : 18:08
Aplikazio berri bat sortu dugu Android mugikorrentzako, EuskoTrena. Bertan Euskotrenen ordutegi, prezio eta bidaien iraupena kontsultatu daiteke. Gainera ez du Internet konexiorik behar kontsultak egiteko.
Aspalditik Euskotrenen aplikazio ofizial bat itxaroten genbilen. Mugikorrean ordutegiak kontsultatzeko era, nahiko deserosoa dela eta aplikazio hau sortzea bururatu zitzaigun. Euskotrenek PDF formatuan argitaratzen ditu ordutegiak, baina bertan ez da ez preziorik ez bidaien iraupenik agertzen. Bilatzaile bat ere badute, baina ez ditu egun osoko ordutegiak aurkezten. Gainera herriz herri eta geltokiz geltoki bilatu beharra dago, 

Guzti hau era errazenean ipini nahi izan dugu. Ordutegia, prezioak (normala BARIK/MUGI)  eta gainera bidaien iraupena ere argertzen da. Eta garrantzitsua, era berean, Internet konekxio gabe funtzionatzen duela. 

Bigarren bertsioa publikatu berri dugu, bertan hainbat hobekuntza sartu ditugu. Linea berriak, prezio eguneratuak, mapa berriztua, Euskotrenen azken berrietara link zuzena, 2014-2015eko egutegi osoa jaiegunekin,...

Hobetzeko edozein proposamen ongietorria izango da.

Deskargatu, probatu eta zabaldu erabiltzaileen artean: EuskoTrena.

Erantzunak

2014-12-16 : 09:58

Gogoratu doako aplikazioa dela!

Erantzun

Sartu