Teknologia albisteak

Gaur hasiko da Errenterian BERRIAren 10. urteurreneko bira

2013-04-12 : 13:13

BERRIA egunkariaren 10. urteurreneko ospakizun bira gaur hasiko da, Errenterian, Hamarnaka kontatzekoak gara lelopean. Bertan estreinatuko da BERRIAren ekimenez Metrokoadrokasormen laborategiak prestatu duen Zertarako hegoak antzezlana. 20:00etan Errenteria Hiria Kulturgunean.

Gaur hasi eta  ekainaren 15era bitartean, 29 ekitaldi izango dira BERRIAren 10 urteko ibilaldia ospatzeko. Ekitaldi guztietan, kultur emanaldi bat eskainiko da, eta lehendabizikoak antzerkia izango du protagonista. Metrokoadroka kolektiboak Zertarako hegoak antzezlana estreinatuko du, hain zuen ere, BERRIAren ekimenez taldeak urteurrenaren harira sortutako lana. Emanaldia Errenteriako Niessen kulturgunean izango da, 20:0'0etan.

Egoera absurdo batetik abiatzen da Zertarako hegoak antzezlana. Aurkikuntza harrigarri baten berri eman du egunkariak: pertsona normal orok ditu superbotereak. Aurkikuntza horrek arazo bakarra du: ezertarako balio ez duten superbotereak topatu dituzte. Jende guztia hasi da bere superboterearen bila, besteak beste Mirentxu: zer egin hegan egiteko balio ez duten hegoekin? Pertsona bakoitzak bere inguruan eragiteko duen botereaz mintzo da ‘Zertarako hegoak’ antzezlana. Ezertarako balio ez duten gauzen garrantziaz. Batzuetan ‘ni’ izan arren, beste batzuetan ‘gu’ izateko dugun beharraz.

Bira osoaren gaineko informazioa 10. urteurreneko webgune berezian.

Erantzun

Sartu