Teknologia albisteak

Aurrera bolie!

Erabiltzailearen aurpegia
2012-08-17 : 12:46

Aurrera bolieIosu Uribetxeberria presoak gaur jakingo du hirugarren gradua emango dioten ala ez. Atzo, Uribetxeberriak berak, idatzi bat eman zuen ezagutzera, eta besteak beste zera zioen: "Ni hemendik era batera edo bestera aterata, ez egin inolako zorakeriarik, inon ez". Baina, nola ez, hedabide eskuindarrei beste pasarte batek eman die atentzioa, agurrean esaten duen "Aurrera bolie!" esamoldeak, alegia. Eta La Razon egunkariak artikulua idatzi du horren inguruan.

Wikipediaren arabera, Txomin Iturbe Abasolo etakideak egin zuen ezagun esamolde hori. Antza, Txomin atezain izan zen Aretxabaletako eta Arrasateko futbol taldeetan, eta baloiarekin aurrera egiteko animo gisa botatzen zien taldekideei 'aurrera bolie!' hori. Beranduago, ETAko buruzagi zenean, hain zuzen ere esamolde hori erabiltzen zuen bere idatziak amaitzeko. Baina zein da zehazki esamoldearen esangura?

2008an, De Juana Chaosen idatzi batean ere 'aurrera bolie!' esamoldea azaldu zen (kartzelatik irten zenean ekitaldi bat egin zen eta bertako batek, ustez De Juanak idatzitako testu bat irakurri zuen, eta berau, aurrera bolie esanez amaitzen zen). Tom Burgess epaile irlandarrak Guardia Zibilari eskatu zion esamoldearen esannahia iker zezan, aurrera bolie esamoldea aurrera borroka armatuarekin gisa itzul ote zitekeen jakiteko, eta ondorioz, De Juanaren estradizioaz erabaki bat hartzeko, kartzelatik irtenda Irlandara joan baitzen (hemen albistea).

Zein da ba, benetan, esamoldearen esangura? Zer egoeratan erabiltzen du jendeak? Borroka armatuaren testuinguruan bakarrik dauka zentzua?

Bide batez esan, Anje Duhaldek ere Aurrera bolie izeneko abesti ederra duela.

 

Erantzun

Sartu