Teknologia albisteak

Xalbadorren heriotzaren 40. urtemuga: omenezko kamiseta

Erabiltzailearen aurpegia
2016-11-07 : 13:56

Hilabete gutxiko ibilbidea duen proiektua da aupa gu! kamisetena. Plazaratutako hirugarren diseinua izan zen Xalbadorren omenezko hau. 1967ko Txapelketako finaleko pasarte famatuan Xalbadorrek kantatutako bertsoaren amaiera jasotzen du. 

Hona hemen Wikipediak dioena:

"1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1967ko ekainaren 11an ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren VI. edizioa izan zen eta Euskaltzaindiak antolatuzuen. Orduko 10 bertsolari onenek hartu zuten parte. Donostiako Anoeta pilotalekuan jokatu zen eta Manuel Olaizola "Uztapide"k irabazi zuen, bere hirugarren txapela izan zen.
[...]
Bertsolaritzako pasarterik ezagunenetakoa eta zalantzarik gabe tamalgarriena gertatu zen. Arratsaldeko saiora Uztapide, Xalbador, Lopategi eta Lazkao Txiki sailkatu ziren eta epaileek buruz burukorako Uztapide eta Xalbadorren izenak eman zituztenean ikusleak haserretueta bost minutu eta erdiz txistuka arituz Xalbador sailkatu izanagatik protesta egin zuten.

Iskanbila baretu zenean Xalbadorrek honako bertso hau bota zuen."

Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa
neure gustora nagonik,
poz gehiago izango nuen
albotik beha egonik;
zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat, ez, nik:
txistuak jo dituzue bainan
maite zaituztet oraindik!

Neurriak

Kapsulatu

Erantzun

Sartu