Teknologia albisteak

Mugan bizi, bizi

Erabiltzailearen aurpegia
2014-06-09 : 21:07

Durangotik Iruñerako gizakatearen biharamunetan, marraztu genuen katea mapan ikusi orduko saguarekin hegoaldera mugitzeko tentazioa izan dut. Han baitago Ebro, irudimen pixka batekin aurrekoaren paralelo izan daitekeena, eta Ebroren ertzean Lapuebla de Labarka.

Aurtengo leloak gogora arazi dit bizi, nire bizitzako lau urtean bizi izan nintzela bertan, eta egungo ikasleak ezagutu ez banituen ere orduan ikasle izandakoez pentsa arazi. Euskararentzat idorra zen lurrean erein zuten hazia duela belaunaldi bat, eta ikasle ohiak guraso papera hartzen ari diren honetan, Lapuebla eta inguruetan etxetik euskaldun diren umeak ari dira sortzen.
 
Inguruak, bai, Lapueblako Assa ikastola ez baita herri bakarreko ikastola, Arabar Errioxa osoko (eta baita mugakide dituen Errioxa eta Nafarroako ere) ikasleak jasotzen ditu bere besoetan. Badira autobusean ordubeteko bidea eginda Ikastolara etortzen diren ikasleak, goiza Ikastolan pasa eta berriro ordubeteko bidea zain izaten dutenak. Hau guztia posible izan dadin dira ongietorriak laguntza guztiak, eta horregatik eskatzen digute gurea ere. Eman diezaiegun, beraz, eta izan gaitezen eskuzabal behinola besoak zabal hartu gintuzten haiekin.

Igandean Lapueblara joango naiz, mugan bizi, bizi izan nintzelako baino, euskarak mugan bizi-bizi dantza egiteko aukera izaten jarrai dezan.

Erantzun

Sartu