Teknologia albisteak

Herrizki: herri hizkera lantzeko aplikazioa

2016-02-25 : 10:24

Busturialdean bizi bazara eta bertako euskara egiten baduzu, aplikazio honek proban jarriko zaitu. Zure aurrekoen aldean, zertan aldatu da bertako euskara? Irabazi ala galdu egin dugu? Egin zure profila, osatu talde bat lagunekin. GooglePlayn daukazu jaisteko prest.

Herrizki, herri hizkera lantzeko aplikazioa da. Momentuz Busturialdeko euskara barneratzen du, baina etorkizunean beste eskualde batzuetakoa barneratuko du.

Baliabide honetan, zure profila egin ondoren, hurrengo jolasak topatuko dituzu:

  • Esaera zaharrak 1: esaeraren lehenengo zatia agertzen zaigu idatzita eta bigarren zatia asmatu behar da, 3 aukeren artean.
  • Esaera zaharrak 2: esaera zaharren jokoekin jarraituz, bigarren zatia zuzenean idatzi behar da, proposatutako aukerarik gabe. Ez bada asmatzen, orduan, hiru aukera ematen ditu egokiena aukeratzeko.
  • Letra-zopa: irudi batzuk agertzen dira pantailan, eta azpian, letrak nahasita, puzzle baten zatiak bailiran. Eginkizuna da letrak ordena egokian jartzea eta irudiaren izena, betiere, tokiko herri hizkeran.
  • Urkatuaren jokoa: aplikazioak definizio bat ematen du eta jokalariak asmatu egin behar du horri erreferentzia egiten dion hitza. Horretarako letrak eskatzen joango zaio aplikazioari. Huts egitean, aplikazioa urkatua marrazten joango da. Bost hutsegite egin daitezke.
  • Baserri izenak: azken joko honetan eskualdeko baserrien argazkiak agertzen dira eta izen egokia hautatu behar da hiru aukeren artean. Asmatuz gero, pantaila berri bat zabalduko da baserriaren inguruko berezitasun, jatorri eta bitxikeriekin.

Baita ere, astero galdera berri bat topatuko duzu asteko erronka atalean.

Eta lagunekin jolastu nahi baduzu, taldeak sortu ahal izango dituzu.

Herrizki.eus web gunean zuzenean jolastu edota Google play-tik deskargatu dezakezu.

Egin gora sailkapenean!!!!

 

 

Erantzun

Sartu