Mandatuak, errekaduak, enkarguak, erosketak non apuntatu ez dakizula, erosi beharrekoen zerrenda etxean ahaztu duzula, azken orduan pisu-kideak zer eskatu dizun ez duzula gogoratzen edo etxean gosaltzeko galleta nahikoa dituzun ez dakizula… Saskia, erosketa zerrenda mugikorrean egiteko aplikazioa, egoera horietan lagungarri izango duzu.
Sakelakoetarako eta tabletetarako Saskia aplikazioa egin du Artez Euskara Zerbitzuak Akting ingeniaritzaren laguntzarekin. Erosketetako zerrendak egiten laguntzeko aplikazioa da Saskia, baina beste hainbat funtzionalitate ere baditu: Zerrendak elkarbanatzeko aukera ematen du, lagun bat baino gehiagoren artean osatzeko, etxeko armairuan dugunaren kontrola ematen laguntzen du, baita egindako erosketen kontuak ikusteko ere.
Euskara hutsez eginiko aplikazio hau bi gauzek egiten dute berezi:
Euskara hutsez eginiko aplikazioa da. Ez dakizula “lentejak” nola diren euskaraz, Saskiak euskarazko ordaina emango dizu..
Nahi izanez gero zure erosketa zerrendan gauzak gehitu edo kentzeko aukera eman diezaiokezu nahi duzunari.
Kontuak txukun-txukun egingo dizkizu, mingaina ez duzu luzatu beharko kontuak ateratzeko. Eta Armairuan gordeta daukazunaren berri emango dizu instante batean.
Akabo paper zatiak, blok txikiak, buruko ariketak, hozkailuko zerrendak, ahaztutakoak... Saskiak lana erraztuko dizu.
Erantzun
Sartu