Teknologia albisteak

"Leku-izenak, ingurunearen aurkibide", bisita berria Pagoetako Parke Naturalean

Erabiltzailearen aurpegia
2014-09-11 : 14:21

Inguruneak, gizakiak ingurunearengan bezalaxe, izaki bizidunengan eta hizkuntzengan eragiten du. Ibilbide honetan toponimia baliatuko dugu, leku-izenak alegia, gizakiaren eta ingurunearen arteko elkarreragina hobeto ezagutzeko eta sentitzeko.

BISITA BERRIA PAGOETAKO PARKE NATURALEAN

Aurtengo udazkenerako Euskara maila tartekoa eta altua duten taldeentzat egokia izan daitekeen bisita gidatu berri bat prestatu dugu.

"Leku-izenak, ingurunearen aurkibide" izenburua du eta, Pagoetako Parke Naturala zeharkatzen duen ibilaldiaren bitartez, ingurunearen eta toponimoen arteko lotura lantzen du.

Bisita euskal filologian doktorea eta onomastikan aditua den Luis Mari Zalduak gidatuko du .

Bisitak 3 orduko iraupena du (10:00etatik 13:00tara), betiere, taldeen beharren arabera molda daitekeena, eta ikasle bakoitzeko 5 euroko prezioa.

Ibilbidea Iturraran Parketxetik abiatu eta, Iturrarango Lorategi Botanikoa zeharkatuz, Agorregiko Burdinola eta Errotak ikus ostean, Parketxera itzuliz osatzen da.

Bisitaldian, Burdinola eta Errota lanean ikusteko aukera dago.

Informazio gehiago nahi izanez gero iturraran@gipuzkoamendizmendi.net e-postara idatz dezakezue edota 943 83 53 89 telefono zenbakira deitu.

"Lurra bezain liburu eder eta zabalik ez dago eta toponimia liburu horren aurkibidea da. Leku-izena mundu zoragarri baterako atea da, beti berri eta liluragarri den mundu eder bateko sarbidea" 

Patziku Perurena

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago