Teknologia albisteak

Munduko Poesia Kaierak Donostiako Bukowskin

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-16 : 12:04

Munduko Poesia Kaierak bildumak kalean du bigarren emaria: Emily Dickinson, Carlos Drummond de Andrade eta Miguel Hernandez poetak euskarari ekarriak.

Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, hauek izan dira antologia horien paratzaile eta itzultzaile, hurrenez hurren: Angel Erro, Koldo Izagirre eta Josu Landa.

MPK errezitaldia Donostian

Kaier horien aurkezpen errezitaldia gaur osteguna, urriak 16, izango da, Egiako (Donostia) Bukowski tabernan, 19:00etan.

Erantzun

Sartu