Duela astebete hil zen
Pete Seeger kantari eta kantugile estatubatuar handia. Haren itzala begi-bistakoa izan da mundu osoko kantari ugarirengan, baita Euskal Herrian ere.
Herri xehearekin lotura estua, konpromiso politikoa eta ekoizpen erraldoia dira ia ehun urteko bizitza horretako ezaugarri nagusiak; langile mugimendua, eskubide zibilak, Vietnamgo gerra… nondik norako horretako zenbait mugarri.
Azken urteetan ere tinko eutsi zien Seegerrek bere ibilbide osoko hatsarreei: 2002an, Irailaren 11ko atentatuen ondoren eta Irakeko gerraren bezperan,
Luther King-i ikasi kantua sortu zuen, eta 2010an, Mexikoko golkoan izandako petrolio isurketaren kariaz,
Jainkoak behar nau….
Kantu horiek eta gehiago ere euskaraz paratu ditu
Josu Landak, orain eskaintzen dizkizugun
hamahiru kantu horietan.
Kantuak entzuteko moduan daude, eta euskarari ekarriak letrak.
-
GARAITUKO DUGU
-
MAILU BAT BANU
-
LOREAK NORA DIRA?
-
ZINTA BAT ORTZADAR
-
JIRA, JIRA, JIRA
-
NIRE URREZKO IBAIAN BEHERA
-
BAKE LOREAK
-
MUTILAK ETXERA
-
LEPORAINO BIG MUDDYN
-
BANDERA URRATUA
-
ERREGEA BILUZIK DA GAUR, BAI!
-
LUTHER KING-I IKASI
-
JAINKOAK BEHAR NAU, JAINKOAK BEHAR HAU
Pete Seeger
armiarma.com gunean
Erantzun
Sartu