Teknologia albisteak

Lehen Changemaker ikastola da Arizmendi

Erabiltzailearen aurpegia
2018-12-03 : 10:28

2018ko azaroan jaso zuen Arizmendik Madrileko Teatro Españoen ASHOKA izendapena. Euskal Herriko lehen ikastola da sari hori jaso duena. 

Gizarte berrikuntzaren alde apustua egiten duen fundazioa da ASHOKA, aldaketa eragilez osaturiko gizarte bat eraiki nahian. Bost kontinentetan eta 87 estatuetan zehar zabalduta dago.

Ordura arte zortzi ziren Espainiako estatuaren lurraldean sare hau osatzen zutenak. Gaurtik lau gehiago: Kanarietako ikastetxe bat, Extremadurako institutu bat, Galiziako eskola bat eta ikastola bat, Arizmendi. Aurrerantzean, eskola changemaker izendatuta gelditzen dira.

Kalifikazio hau lortu dute ibilbide luze baten ondotik, proposatu ziren 456 eskolen behaketa eta hautaketarekin hasi zena. Ikastetxeei bisitak, profesionalei elkarrizketak eta dokumentazioaren azterketak osatzen zuten kanporaketa aldi zenbait igaro ostean, azken txanpa aurtengo urriaren 10ean egin zen, azalpen eta kontrastea burututa zortzi aditurekin eta hogeita hamabi behatzailerekin.

Eskola changemaker deitzeko azken erabakia bideratzeko, zazpi irizpide baliatu ziren:

  • (1) BISIO ERALDATZAILEA: Aldaketa-eragileak prestatzeko hezkuntzan ari diren
    eskolak dira.
  • (2) IKASKUNTZA AKTIBOA: Haurrak eta gazteak eguneroko jardunean dira
    partaideak, erabakiak eta erantzukizunak hartzen dituzte.
  • (3) BERRIKUNTZA: Ikastetxe “bereziak” dira, bere buruari galdegiten diotenak eta
    beren praktikak etengabe hobetzeko arreta mantentzen dutenak.
  • (4) ERAGINA: Aitortza jaso duten ikastetxeak dira, beste sare batzuetan ari direnak.
    Eraldaketa beren eskoletan baino haratago zabaltzean konprometituta daude.
  • (5) EKIPOA: Bisio eta helburuak lortzeko ahaleginean pertsona talde edo multzo
    jarraitua dute (ohiko irakasle taldea baino anitzagoa).
  • (6) JARRERA IREKIA: Beste batzuekin euren eredua partekatzeko eta
    besteengandik ikasteko prest daude.
  • (7) PROIEKTU INTEGRALA: Ikastetxearen osagai guztiak hartzen dituztenak dira:
    Ikaskuntza-espazioak, ebaluazioa, harreman profesionalak, metodologiak,
    inguruarekin eta komunitatearekin harremanak, curriculum aplikazioa, etabar.

ARIZMENDI da lehen ikastola changemaker. Kooperatiba integrala da, Hezkuntza- eta gizarte-komunitate bat aktibatzen duena: 3203 haur, nerabe eta gazte, 4504 guraso, 246 profesional, 696 lankide, 6 entitate kolaboratzaile eta 276 begirale.

ARIZMENDI IKASTOLA Leintz bailarako Hezkuntza-kooperatiba euskalduna da, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasate udalerrietan hedatua. MONDRAGON taldeko kidea da eta Ikastolen Elkartekoa.

Bere jarduna bideratuta dago pertsona eta herri autogestionatuak hezten laguntzera, Konfiantzaren Pedagogiaz eta gurasoek, profesionalek eta kolaboratzaileek osatzen duten Kooperatiba integralean antolatuta.

Hezkuntza euskalduna XX. Mendean inbentatu zuten lehen ikastolen bertsio garaikidea da ARIZMENDI.

ASHOKA sarean aritzeak ARIMENDIren konpromisoa areagotzea dakar, hezkuntzan Ikastolek eginiko ekarpen eraldatzailea ezagutarazteko, eta -aldi berean- beste testuinguruetatik datozen ekarpenez ikasteko eta hobetzeko obligazioa.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: