Dena esan behar bada, ahalge pixka batekin, azkenaldian diseinatu ditudan zenbait kamiseta edo tixerta aurkeztera nator hona (OAK tixertak). Twitter-en matraka pixka bat eman dut honen kontura azken egunetan eta sustatuko lagunek kamisetak hemen iragartzeko gonbitea luzatu didate. Eta nik kasu egin!
Beti gustatu izan zait marraztea, ordenagailuarekin sasi-diseinuak egitea eta duela gutxi internetez erosi nuen tixerta batek piztu zidan ideia: zergatik ez zure gustuko kamisetak zuk egin? Eta marrazten jarri nintzen. Diseinu batzuk egin ditut nire harrikaden ingurukoak (esanen nuke denak kulturarekin zerikusia dutela, nolabait, eta denak dira euskeraz). Niri janztea gustatuko litzaizkidakeen kamisetak dira, baina beste edozeini ere gustatzen bazaizkio, libre da! :)
Ez da nire oso gustukoa saltzaile lanak egitea, beraz, diseinuetako batzuk erakutsi eta nola eskuratu ditzakezuen azalduko dut, besterik gabe.
Beraz, hauek dira egin ditudanetatik batzuk. Hemen daude ikusgai diseinu guztiak (2 orrialdetan). Nik kolore batzuk proposatu ditut baina norkberak eralda ditzake kamisetak nahi bezala. 3 tixerta edo gehiago eskatuta, bidalketa gastuak debaldekoak dira!
Erosteko, saskian sartu interesatzen zaizkizuen produktuak eta kreditu txartelarekin edo paypal bidez egin dezakezue ordainketa.
Probetxu on!
Erantzun
Sartu