Teknologia albisteak

Txootx! Sagardotegien gida, mapa eta sare-soziala!

2013-02-15 : 14:58

Azken aldian orotariko aplikazio mugikorrak agertzen ari dira eta Sagardotegien garaia hasita egonik, hauek ere ez dira atzean geratuko noski! Txootx! Android mugikorrentzat sortutako aplikazio bat da, eta bertan sagardotegien zerrenda, mapa, datuak eta abar ikus daitezke. Baina aplikazio honen berezitasun nagusia, erabilzaileek sagardotegi bakoitzerako iruzkin balorazio eta argazkiak jar ditzaketela da.

Txootx!-en erabiltzaileen balorazioen arabera agertzen dira ordenatuta sagardotegiak. Eta sagardotegietatik bat aukeratuz gero, honen informazio orokorra erakusten du, mapa batez lagunduta. Era berean, sagardotegi bakoitzerako "Gertaerak" deitutako hegal bat azaltzen da eta bertan erabiltzaileen iruzkinak bidali, balorazioak egin edota argazkiak igo ahal izango dituzte sagardotegitik bertatik.
 
Esan beharra dago , nahiz eta 60 sagardotegitik gorako zerrenda izan, oraindik ez dagoela gertaera kopuru handirik baina azken finean gertaera hauek erabileraren erabileraz gehiagora jotzea da ideia.
 
Softwareak ez du inongo publizitaterik erakusten eta nabarmentzekoa da Software aske edo librea dela, AGPL lizentziapean argitaratutakoa. Android aplikazio gehienen antzera, Google Play-tik eskura daiteke dohainik.
 
Beraz, asteburu honetan inork sagardotegira joateko asmorik izanez gero, badaki. Txootx!
 
Esteka: www.txootx.org/web/guest/play (edota Google Play-en Txootx bilatuta.)

Erantzun

Sartu