Teknologia albisteak

Donostiako parkinen informazioa denbora errealean dParking aplikazioarekin

2012-07-09 : 13:46

Plazaratu berri da dParking, Android mugikorrentzat aplikazioa. dParkingek, Donostiako parkinen informazioa eskaintzen du denbora errealean. Une bakoitzean, parkin bakoitzean dagoen plaza libre kopurua erakusten du. Parkinak zerrendan zein mapa gainean ikus daitezke. Parkin bakoitzarentzat, honen tarifa tarteak eta gastuaren simulatzailea eskaintzen du uneoro jakin ahal izateko zein den gastua. Minutuen arabera kalkulatzen du.

 

Honetaz gain, gauden lekutik aukeratutako parkineraino eramango gaituen programa abiarazten du GPSa mugikorrean izanez gero.

dParking, bere lehengusu den dBizi aplikarioaren atzetik dator. Biak doanekoak dira eta software askea dira, AGPL lizentziapean argitaratuak. Kodea gitHub bidez eskuragarri dago nahi duenak erabili, eraldatu eta zabaltzeko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago