Teknologia albisteak

dBizi zerbitzurako Android aplikazioa kaleratu da

2012-07-01 : 11:46

dBizi Donostiako bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoa da eta dagoeneko askok ezagutzen dugu. Web bidez, zerbitzuari buruzko informazioa eskura daiteke. Denbora errealean ere ikus daiteke mapa batean geltokien lokalizazioa, baita hauetako bakoitzen erabilgarri dagoen bizikleta kopurua ere. Askotan, kalean egonik, web-era sarbidea zailagoa izaten da eta informazio hau errazago eskuratu ahal izateko, dBizi, androiderako aplikazioa kaleratu da.

dBizi, modu estraofizialean garatutako Android aplikazio bat da. Datu ofizialak atzitu eta erakusten dituen arren, ez du ez udaletxe ez CEMUSArekin (zerbitzua kudeatzen duen enpresarekin) zerikusi zuzenik.

Softwarea askea da eta kode irekikoa. Kodea gitHub bidez eskuragarri dago nahi duenak erabili, eraldatu eta zalbatzeko beti ere AGPL 3 lizentziaren baldintzak beteaz.

Erantzun

Sartu