Teknologia albisteak

Fusilaturiko argazkia panelean.

2009-11-22 : 23:49

GureGipuzkoa.net atariara igotako nire argazki bat Mandubiko panel turistiko berri batean ikusi dut: Argazkia lotsagabeki fusilatu didate CC by-sa lizentziari erreparatu gabe. Panela, Gipuzkoako Mendi Federazioa, "Euskadi, con mucho gusto" eta antzeko esponsorrak ditu. Cojonudo. Argazki originala GureGipuzkoan: http://www.guregipuzkoa.net/photo/1000915 Argazkia CC by-sa baimenera atxikitzen denez, edozeinek berau hartu eta nahi duen bezala erabiltzeko askatasuna ematen dut. Baina baldintza bakar eta erraz batekin: Egilearen aitortza egitea, ba ez dute egin eta hori da amorrua ematen duena.

Neurriak

Kapsulatu

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: