Testu honekin jaso dugu hau Iruñeako talde bat, enzierrozaleak eta Santo Domingo aldapan korrika egiten dugunok, enzierroa baino lehen Santuari kantatzen diogun abestia euskaraz ere kantatzeko egitasmoarekin, biltzen hasi ginen. Enzierroko abesti hau, La Unica peñaren ereserkiaren zati bat da eta orain dela urte batzuk euskaratu zuten. 2007ko martxoan Iruñeko peña guztiek CD bat grabatu zuten beraien ereserkiekin eta gehienetan euskera sartu zen, La Unica, hauen artean Horregatik, enzierrora eramatea ordua dela, uste dugu eta urte honetatik aurrera, halaxe saiatuko gara egiten. Horrela, hiru aldiz abesten den kanta, bost, hiru eta minutu bat falta zirenean, lehenengo gaztelainaz eta bigarrena euskaraz egingo da, biak gaztelainaz egin beharrean orain arte egiten zen moduan. Gurekin abestera gonbidatzen zaituztegu, eta batez ere, zabaldu mezua!!
Erantzun
Sartu