Teknologia albisteak

Kafea eta galletak

2009-11-04 : 00:41

Kaixo lagunok: Larunbat honetan bueltan izango gara Kafea eta Galletakeko 2. urteari hasiera emateko. Horretarako guretzat oso berezia izango den saioa prestatu dugu. Amaia Zubiria izango dugu diskoa aukeratzen eta zuzenean jotzen. 1947an jaio zen Zubietan eta txikitatik bizi izan da musikak inguratuta. Zenbait txapelketa eta plazatan erakutsi zuen gaztetatik bere ahots bikaina, hunkigarria eta misteriotsua, baina jendeak 1977an ezagutu zuen, Haizea taldearen abeslari hasi zenean. Haizea folk eta rock progresiboa egiten zuen eta bi disko eman zituen argitara: Haizea eta Hontz Gaua. Ondoren, Haizea-ko kide zen Txomin Artolarekin Folk Lore Sorta osatzen duten 3 diskoak egin zituen eta beste hiru Pascal Gaignerekin. Bakarka bosgarren diskoa argitaratu zuen iaz, Nabil izenekoa. Esan bezala, 1977an ekin zion abesteari Haizea taldean. Horregatik aukeratu du urte berekoa den Maria del Mar Boneten Alenar diskoa, berarentzat mugarri izan zelako. Mallorcarraren disko eder horrek mediterraneokoko urez blai dago oraindik orain, sonoritatez zein esanahiz, Hitzordua, azaroaren 7an, larunbata. Gernikako gaztetxean (nola heldu) 18:00 Disko entzunaldia: Maria del Mar Bonet - Alenar 19:00 Kontzertua: Amaia Zubiria KAFEA ETA GALLETAK

Neurriak

Etiketak

Kapsulatu

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: