Sustatu logoa Teknologia albisteak

Abenduaren 3an EHEk lehendakaritza aurrean egindako kontzentrazioa

arg_euskalherrianeuskaraz
2008-12-17 09:55
Abenduaren 3a euskararen nazioarteko eguna da. Egun horretan, euskararen aldekotasuna aitzaki, Eusko Jaurlaritzak abian dituen iruzurrak itxuraldatu eta beren aurpegirik jatorrena eta adeitsuena erakusten du euskararen munduarekiko. Ukan Birusak beren sariak banatzen zituen bitartean, EHEk elkarretaratzea egin zuen lehendakaritza aurrean Euskal Herri euskaldunaren bidean lurralde osorako euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz. Bestalde, prentsara igorritako idatzian, eragileak Jaurlaritzaren aurpegi bikoitza salatu eta euskararen normalizazio prozesuan atzerapausoak eragingo ez dituen hizkuntza politikak sustatzea galdegin zuen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu