Teknologia albisteak

Jakiberri, 2. ideia-lehiaketa, “euskal janari lasterra eta osasungarria”

2013-12-12 : 16:07

JAKIBERRI proiektuaren testuinguruan 2. IDEIA-LEHIAKETA abian jarri izan da.  Interneten bitartez garatutako ideia-lehiaketa hau Euskal Janari Lasterra ("Healthy Basque Fast Food") balizko produktuak aurkitzeko asmoz sortu izan da.  Oraingo honetan 5 sari eskainiko dira eta, guztira, 2.500 euro banatuko dira. 

Jakiberri Proiektua, Euskal Janari Lasterra, ingelesez "Healthy Basque Fast Food", tankerako arin prestatzeko euskal janari berri, naturala, osasuntsua, anitza eta nutritiboa izango den produktuak lortzeko ikerkuntza proiektua da.

Jakiberri Proiektua ISEAk (Corporación MONDRAGON), JAKIONek eta AZARO FUNDAZIOAk bultzatutakoa da, horretarako LEARTIKER-Ikerkuntza gunearen eta HAZI-renlaguntza dutelarik.

Nahiz eta gaur egun “Healthy Basque Fast Food” eskaintzarik ez egon, Jakiberri Proiektuaren helburua da, gure sormen potentziala, ezagutza, tradizioa eta gure gastronomiako giza kolektiboa uztartzea eta horrela elikadura mota berria,  naturala, osasuntsua, anitza eta nutritiboa lortu.

Proiektu honen testuinguruan 2. IDEIA-LEHIAKETA abian jarri izan da.  Interneten bitartez garatutako ideia-lehiaketa hau Euskal Janari Lasterra ("Healthy Basque Fast Food") balizko produktuak aurkitzeko asmoz sortu izan da.

Oraingo honetan 5 sari eskainiko dira eta, guztira, 2.500 euro banatuko dira. 

Horretaz gain, irabazlearen ideia edo lehiaketan parte hartuko duen beste edozeinen ideia azkenean komertzializatuko balitz, Jakiberri Lan-Taldeak proposatzailea saritu egingo luke. 

Lehiaketari buruz argibideak eskuratzeko ISEAko webgunera (www.iseamcc.net) edo ELKARBIDE (www.elkarbide.com) webgune sozialera jo daiteke. Bertan lehiaketaren arauaz gain, parte hartzeko galdera-formulategiak aurkitu ahal izango dira.

Erantzun

Sartu