Teknologia albisteak

Natur Zientzien Topaketako mahai-ingurua zuzenean ikusteko aukera izango da

2013-11-09 : 10:58
Natur Zientzien I. Topaketaren lehen eguneko arratsaldean, azaroak 9 (gaur larunbata), izango da Euskara Natur Zientzietan mahai-ingurua. Zuzeneko emanaldia Youtubeko orrialde honetan ikusi ahal izango da.
Bertan, Txema Pitarkek (nanoGUNE, EHU), Juan Ignacio Pérez Iglesiasek (EHU), Eider Cartonek (Elhuyar) eta Jose Ramon Etxebarriak (EHU) euskarak zientzian duen eta izan beharko lukeen lekuaren inguruan eztabaidatuko dute. Topaketan izango ez den orok aukera izango du mahai-ingurua zuzenean internetez jarraitzeko. Ekitaldia arratsaldeko 4etan hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango du.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago