Teknologia albisteak
1

Andromatoia

Erabiltzailearen aurpegia
2013-07-02 : 00:56

Android itzulpenak direla gora eta behera ibili gara azken hilabeteetan, eta proiektu hau bere puntu kritikora iritsi dela uste dugu. Proiektu honen bultzatzaileok, bakarrik ezin dugula hau aurrera eraman ikusita, “Andromatoia” itzulpen maratoi bat prestatu dugu.

Denon artean, CodeSyntax-eko bulegoetan elkartu (Eibarren) eta azken sprint-a egingo dugu. Aukera paregabea izango da, itzultzen aritu garen guztiok elkar ezagutu eta sistema eragile honen azken esaldiak elkarrekin itzuli ostean ospakizun txiki bat egin ahal izateko.



Andromatoia, datorren asteko ostiralean izango da, hilak 12 arratsaldeko 15tatik hasita CodeSyntax-eko bulegoetan. Bertaratzea pentsatzen baduzue, aurrez abisua pasatzeko idatzi androideuskaraz@gmail.com helbidera edo jarri kontaktuan gure twitter kontuan. Ez galdu beraz euskal komunitateko jende berria ezagutu eta arratsalde polit bat igarotzeko parada hau! Animatu, jateko zerbait ere ez da faltako!

Informazio gehiagorako irakurri gure blogean.

Ondo izan eta mila esker guztiagatik!

Erantzunak

2013-07-03 : 13:39

Izen emate inprimaki bat prestatu dugu lanak errazteko. Hala eta guztiz ere, zalantzak badituzue, bidali iezazkiguzue androideuskaraz@gmail.com helbidera eta gustura erantzungo dizuegu.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago