Androiderako firefox aplikazioa euskaraz
2013-03-12 23:30
Gaur bertan eman digu berria @julen librezaleko kideak, firefox android aplikazioetarako euskaraz eskuragarri dagoela dagoeneko. Berri bikaina da, baina erabiltzaile askorentzat zaila izan daitekeenez eskuratzea, ondorengo lerroetan azalduko dut nola instalatu.


Instalaziorako pausoak
1) Mugikorraren bitartez, hurrengo estekan klikatu eta firefox aplikazioa jeitsi: https://ftp.mozilla.org/pub/mozilla.org/mobile/nightly/latest-mozilla-aurora-android-l10n/fennec-21.0a2.eu.android-arm.apk2) Zure aplikazioetan aurki dezakezun fitxategi kudeatzailea ireki eta deskargetan jeitsi berri duzun fitxategia ireki

Argazkiak.org | MyFiles © cc-by-sa: urtzai
3) Aplikazioak instalatu nahi duzun galdetuko dizu eta "instalatu" botoia zapaldu

Argazkiak.org | Instalatu firefox aurora © cc-by-sa: urtzai
4) Instalazioa gauzatzeko "iturri ez fidagarriak" gaitu beharko dituzula galdegingo dizu. Baietz esan eta hobespenen menura eramango zaitu zuzenean. Bertan "iturri ezezagunak" gaitu. Nire kasuan menuko lehenengo aukera izan da.

Argazkiak.org | Iturri ezezagunak © cc-by-sa: urtzai
5) Atzera joan eta oraingoan bai. "Instalatu" zapaldu eta firefox aurora aplikazioa instalatuko duzu euskaraz. GOZATU

Argazkiak.org | Aurora firefox © cc-by-sa: urtzai
Erantzunak kargatzen...