Teknologia albisteak

Sexua eta generoa: Koherentzia ala kontraesana?

2016-04-06 : 11:24

Sexua eta generoa. Generoa eta sexua. Gaur egun sarritan entzuten diren bi kontzeptu dira honako hauek, baina zer daki gizarteak hauen inguruan? Behar bezala bereizten al dira? Ala sinonimo gisa ulertzen eta erabiltzen dira?

Gaur egun ezjakintasun handia dago gai honen inguruan, eta sarritan gaiaren inguruko adierazpenak eta albisteak entzun arren, ez da sakontasunez ikertu, aztertu eta azaldu den gaia.

Hori guztia argitu nahian guk sexua eta generoaren arteko harremanaren ikerketa eta hausnarketa sakon bat egin nahi izan dugu, gizarteak hainbeste urteetan defendatu, sostengatu eta bermatu duen sexuaren eta generoaren arteko “koherentzia” hori apurtu, ukatu eta gezurtatu duten adibideak aipatuz: transexualitatea eta transgenerismoa besteak beste.

Horretaz gain, trantsizioaren prozesuaren pausoak  eta adierazpen interesgarriak ere aztertu ditugu, gizarteak zapaltzen eta ikusezin egiten dituen genero edo identitate ezkutatuak azaleratzearekin eta hauen egoeraren inguruan hausnartzearekin batera.

Amaitzeko, subjektu disidente hauek jasan behar duten gizartearen presioa eta transfobia ere azpimarratu nahi izan dugu, guztia Xabier Pajuelo gizon transexualaren eta Josebe Iturrioz transfeminista eta transgeneroaren laguntzarekin.

https://sexugenero.atavist.com/untitled-project-jgkv0

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago