Teknologia albisteak

Yanis Varoufakis: Zergatik eskatzen dugun ezezko botoa: sei arrazoi

Erabiltzailearen aurpegia
2015-07-02 : 09:05

Itzulpena: Ana Morales. Jatorrizkoa, ingelesez, hemen:  Why we recommend a NO in the referendum – in 6 short bullet points. Yanis Varoufakisen Thoughts for the post-2008 world blogetik hartua. Igandean Grezian izango duten erreferendumari buruz ari da: Europak ezarritako baldintzei bai ala ez erantzun beharko diote greziarrek.

  1. Negoziazioak etenda daude Greziaren hartzekodunek a) uko egin ziotelako gure zor publiko ordainezina murrizteari eta b) nahi zutelako zorra gure gizarteko pertsona ahulenek, haien seme-alabek eta haien seme-alaben seme-alabek “parametrikoki” ordaintzea.
  2. Nazioarteko Diru Funtsak, Estatu Batuetako gobernuak, munduko beste gobernu askok eta ekonomialari independente gehienek uste dute —guk bezala— zorra berregituratu egin behar dela.
  3. Eurotaldeak lehenago (2012ko azaroan) onartu zuen zorra berregituratu egin behar dela, baina ez du konpromisorik hartu gura zorra berregituratzeko.
  4. Erreferenduma iragarri zenetik, Europa ofizialak zorra berregituratzeaz mintzatzeko prest egotearen zantzuak eman ditu. Zantzuok erakusten dute Europa ofizialak ere EZEZKO botoa emango liokeela bere “azken” eskaintzari.
  5. Grezia euroan geratuko da. Greziako bankuetan dauden deposituak seguru daude. Hartzekodunek bankuen itxieran oinarritutako xantaiaren estrategia aukeratu dute. Hartzekodunen erabaki horregatik gaude kale itsu honetan, ez Greziako gobernuak negoziazioak bertan behera utzi dituelako edo inongo asmorik darabilelako Grexiterako edo debaluaziorako.
  6. Etorkizunak eskatzen du Eurogunean eta Europaren bihotzean egongo den Grezia harro bat. Etorkizunak eskatzen du greziarrek EZEZKO biribil bat eman dezagun igandean, Eurogunean gera gaitezen, eta, EZEZKO horrek emandako ahalaz jantzita, bernegozia dezagun Greziaren zor publikoa, eta nola banatuko den zama hori aberatsen eta pobreen artean.

Erantzun

Sartu