Teknologia albisteak

Fairytale Of Bilbao: Kherau taldearen Fairytale Of New York kantaren bertsioa euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
2015-12-14 : 13:14

Kherau taldeak The Pogues talde irlandarraren Fairytale Of New York kantaren bertsioa egin du, euskaraz. Fairytale Of Bilbao izenburua jarri diote. 
Bideo honetan 2015eko abenduaren 11an Bilborocken eskaini zuten kontzertuan abesti hau jo zuten unea duzue. Kontzertu hau taldearen 5. urteurrena ospatzeko egin zuten.

Kanta polita benetan, ezta?

Kherau taldeak (@Kherau_Taldea Twitterren) The Pogues talde irlandarraren Fairytale Of New York kantaren bertsioa egin du, euskaraz. Fairytale Of Bilbao izenburua jarri diote. 

Aurreko ostiralean Kherauk kontzertu zoragarria eskaini zigun Bilborocken, taldearen bosgarren urteurrena ospatzeko eta hainbat lagun gonbidatu zituen oholtzara, beraiekin batera urte hauetan sortutako kantaren bat eskaintzera.

Emanaldi honetan jo zuten abestitariko bat dugu hau. The Pogues taldearen Fairytale Of New York kantaren euskarazko bertsio eta moldaketa. Fairytale Of Bilbao izenburua jarri diote.

Hemen doakizue kanta honen zuzenekoaren bideoa. Sakelako telefonoz grabatuta dago eta agian ez du izango kalitate nahikorik, baina abestia partekatzea pena merezi duela uste dut.

Kanta polita benetan, ezta?

Erantzun

Sartu