Teknologia albisteak
2

EZIN dut euskara nire kabuz ikasi!!

2014-02-01 : 12:58
Orain dela lau urte hasi nintzen euskara ikasten. Nire euskarazko maila nahiko txarra zen momentu horretan eta gaur egun pozik nago esanez euskaraz idatzi eta  gutxi gora behera hitz egin ahal dudala.

 

Lehenbizi, euskaltegi batean hasi nintzen. Nire lanbidearen erruz ez daukat denbora askorik, horrexegatik euskaltegia ez zen aukera egokia niretzat. Momentu horretan irakasle partikular bat bilatu nuen, eta handik aurrera, nire irakaslea egon zen nire ondoan; batzuetan animatzen, beste momentutan irakasten eta normalean bere euskarazko gustua transmititzen.

Denok dakigu hemen “titulitis” arazoa daukagula, izan ere, errealitatea da normalean eskatzen dela agiri bat esaten euskara dakizula… Eta ez bakarrik euskaldunberrientzat, baita ere euskaldunzaharrentzat… Horrexegatik nik azterketak egiten ditut.

Nire ustez titulua lortzea, ez da bakarrik nire curriculum-ean ipintzeko, nahiz eta egia esan, beharrezkoa da nire lanerako, baina, nire ahalegina saritzeko da ere bai.

Zoritxarrez, gaur egun, euskaltegi batean ez banago ezin dut egin HABE-ko azterketa, eta funtzionarioa ez banaiz, ezin dut egin IVAP-eko azterketa…

Horrexegatik ikasle librea naizenez gero bakarrik daukat aukera bat: hizkuntza eskolan… (urtean behin bakarrik dago azterketa egiteko aukera).

Euskaltegi batean apuntatzera behartu nahi gaituzte!! Negozio bihurtzeko modu bat da?? Zergatik ez dugu aukera azterketara aurkezteko, euskaltegi batean izena eman gabe??

KATALUNIAN nahiko desberdina da (ni han egon naiz 3 urtez), eta han erraza da azterketa libreak aurkitzea (unibertsitateetan, udaletan, Generalitatean), garrantzitsuena ez delako sistema jarraitzea, inportanteena da hizkuntza ikastea eta erabiltzea.

Baina hau aurki dezakegu Aleman hizkuntzarekin eta ingelesa hizkuntzarekin, gutxienez badauzkazu 3 aldiz urtero egiteko azterketa ofiziala (hizkuntza eskolan, Goethe institutuan, edo Cambridge Unibertsitatean).

Euskara sustatzea betebeharra da, baina, askotan iruditzen zait, arraroa naizela, sistemaren kanpoan nagoelako, nire errealitatea da, ikasle librea izateagatik  zigortuta nagoela.

Ziur nago, ez naizela bakarra egoera honetan… Eta idazmen honekin bakarrik gustatuko litzaidake esatea beharrezkoa dela gauzak aldatzea. Euskara gure kultura da, eta ikasteko moduan librea izan behar da, eta ez beti erakundetuta!!!

Aldarrikatzen dut azterketa LIBRE egiteko aukera gehiago, hau da, derrigorrez inon apuntatu behar gabe.

Erantzunak

2014-02-01 : 22:15

Amaia, zure egoera ulertzen dut. Egia esan, ikasle askok protesta egiten dute, oro har sistemaren aurka.

Ez dut Katalanaren "azterketen sistema" ezagutzen.

Ingelesari dagokionez, esan dezaket nahiko garestiak direla (180€ inguru) eta agian, horri esker ez zaude ikastarorik egitera behartuta. Baina normalean, azterketa egiten duten akademia baimenduek ikastaroa saltzen saiatzen dira azterketa egin baino lehen.

Euskarako azterketara aurkeztea, HABE bidez, askoz merkeagoa da (20€ inguru). Baina bai, ikastaro bat egitera behartuta zaude. Printzipioz hori ez da txarra.
Baina arazoa zera da; dedikazioa eta ordu piloa eskatzen du ikaslearen aldetik. Bestalde, irakaslea guztiz motibatuta egon behar du eta pazientzia handia izan. Benetako profesionala. Osagai horiek eman ezean, egia da, euskaltegira joatea behartua izatea ez da esperientzia atsegina/aberasgarria.

2014-02-03 : 13:33

Kaixo, Amaia,
Mintzanet proiektua ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Internet bidez euskara praktikatzeko aukera da, eta doan. Zure etxetik mugitu gabe hitz egin dezakezu, eta zuk aukeratutako orduetan.
Sartu gure webgunean: www.mintzanet.net
Eskerrik asko!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago