Hiritarren euskararekiko estimua nahikoa beharko luke, bizilagunen hizkuntza eskubideak nahikoak beharko lukete, data hauetan aldarrikatzen den hurkoarekiko begirunea nahikoa beharko luke … baina UPN-rentzako hau dena ez bada nahikoa, Udalak udan onetsitako euskararen ordenantza betetzeagatik bada ere, arautegia aintzat hartu eta euskarazko zorion mezua jarri beharko zukeen Foruen enparantzan.
Hori dena dela eta, zaila da ulertzen Lizarrako gune sinbolikoa den Foruen enparantzan, eskatuta ere, Udalak euskarazko zorion mezurik jarri ez izana. Azken hamarkadetan bezala, herritarrek hartu behar izan diote beste behin ere euskararen lekukoa autoritateei. Herriak lana bere gain hartuta ZORIONAK Lizarrara bueltatu ahal izan dugu.
Hau posible izateko ezinbestekoa izan da jende anitzen inplikazioa, izenik aipatu gabe, hona hemen batzuk: bonbilladun “zorionak” eskaini zigun herria, berau garraiatzeko ezinbestean ibilgailua jarri zuena eta honen gidaria, elektrikariak, ideia otu zitzaiona, gazteak oro har, txokolateaz arduratu zirenak, ahoz aho sekretua zabaldu zutenak, egunean bertan telefonoa sutan utzi zutenak guatxap eta mezuekin, etorri ezin baina lagunari mezua luzatu ziotenak, babes instituzionala eman zuten zinegotziak, pizteko momentuan txalotu zutenak urduritasunak aldenduz … eta ahazten diren horiek ere, hauek denak gabe, ezinezkoa zatekeen egindakoa egitea.
Abenduak 24 baina, prentsaurreko azkar bat egiteko beharra ikusi dugu. Alkateak goizean Udaleko langileak bidali ditu eta, astelehena 23, herri-ekintzak jarritako bonbilladun Zorionak kendu egin dute. Ondoko lerrootan duzue ekimenaren bideoa eta bi artikulu zabaldu nahi izan zen mezua helaraziz:
ZORIONAK berreskuratu dugu Lizarran from lizarbeibar on Vimeo.
Erantzun
Sartu