Teknologia albisteak

XV. Espainiako Dokumentazio eta informazio Jardunaldiak - #JEID17 Profesionalen arteko sinergiak eraldaketa digitalerako

Gizartearen eraldaketa digitalaren abiadurak, aldaketa nabarmenak eragin ditu ere informazioa eta dokumentazioarenalorrean. Izan ere, profesionalek sortzen diren eduki guzti horiek nola kudeatu eta erabiltzaileen esku nola eta ze baldintzapetan jarri eztabaidatu eta erabaki behar dute. Gauzak horrela, elkarlana eta koordinazioa ezinbestekoak bilakatu dira. Eta hori da, hain zuzen ere, jardunaldi hauen ardatz nagusia. Iruñeko Baluarten, maiatzaren 25 eta 26an.

Aurten, Iruñako BALUARTE jauregia izango da #JEID-en hamabostgarren edizioaren egoitza. Bertara, XX profesional inguru gerturatzea aurreikusten da, bi egunetan zehar, maiatzak 25 eta 26, izango diren hitzaldi, mahai inguru, tailer eta mintzaldiak entzutera. Aurkezpen eta eztabaidak lau gaien inguruan jorratuko dira:

  • Sinergiak sektore publikoa eta sektore pribatuaren artean
  • Liburutegiak eta artxiboak eraldaketa digitalean
  • Narratiba digitala: transmedia narrazioa eta hedabide sozialak
  • Abiarazi eraldaketa digitala

Alfonso Alcántara (@yoriento),  Asun Maestro (NAfarroako Liburutegi Zerbitzuko arduraduna), Glòria Pérez-Salmerón (FESABIDeko lehendakaria), Alberto Fernández (RTVE.es-eko Eduki eta Transmedia Zuzendariordea), Julio Alonso Arévalo (Salamankako Unibertsitateko liburuzaina) edo  Mario Pérez-Montoro (Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea) izango dira bertan egongo diren hizlarietako batzuk.

Eta hori guztiak, bost izarreko itxiera batekin, munduko sukaldari hoberenetariko baten eskutik: Ferran Adrian. BulliLab-aren sortzaileak, lanbide edo arlo bateko familien sailkapen eta antolaketaz hitz egingo du.

Jardunaldien inguruko Informazio guztia hemen duzue.

 

Erantzun

Sartu