Teknologia albisteak

Magisteritzako ikasketetan: eskakizun maila txikia? nota altuegiak?

Erabiltzailearen aurpegia
2014-07-16 : 22:38

Jon Bustillok (@jonsarean), Gasteizko EHUko Magisteritza Eskolak irakaslea galdera hau proposatzen digu bere blog-ean: ea magisteritzako ikasleen notak eskakizun maila txiki baten ondorio diren edo ez. Zuek zer uste duzue? Parte hartu ezazue bere blogean argitaratutako inkestatxoan.

Magisteritzako graduetan dauden gainditze tasak eta bataz besteko notak kolokan jartzen zuten atzo argitaratutako post batean. Hor agertzen diren datuei erreparatuz, ikasketak hasten direnen artean %90 baino gehiago dena gainditzen du lehen saiakeran. Baita, lortzen den batazbesteko nota 7,46  da Haur Hezkuntzan eta 7,35 Lehen Hezkuntzan. 

Irudian ikusi daitekeen bezala gradu guztien artean hauek dira kalifikazio hobeenak lortzen dituztenak (irudian ikusi). Hori ez dator bat karreran sartu baino lehen ikasleek izan zituzten notekin, beraz artikuluan aipatzen den bezala, edo Magisteritzako irakasleak oso oso onak gara…. edo notak oparitu egiten ditugu !!! Zer iruditzen zaizu?

 
http://tekberriak.wordpress.com/2014/07/16/magisteritzako-ikasketeetan-eskakizun-maila-txikia-nota-altuegiak/

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago