Teknologia albisteak

Sexu eta ugalketa eskubideetan fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kulturalen inpaktua

Erabiltzailearen aurpegia
2013-10-24 : 18:13
“Sexu eta ugalketa eskubideetan fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kultural desberdinek duten inpaktua” izenburuarekin, topaketa hauek aurtengo azaroaren 28 eta 29 ospatuko dira Donostian. (klik hemen programaren triptikoa ikusteko)
 
Bigarren Topaketa hauek, egungo testuinguruan bereziki, aukera paregabea dira fundamentalismo desberdinek sexu eta ugalketa alorreko eskubideen urraketan gaur egun duten zerikusia aztertu ahal izateko. Gizartearentzako arau moduan Pentsamendu bakarra eta aldaezina defendatzen duten fundamentalismoak ikusten ditugu kultura, erlijio, ekonomia edo politikaren adierazpide ugaritan eta horren ondorioak kaltegarriak dira oro har gizakiarentzat eta bereziki emakumearen sexu eta ugalketa alorreko eskubideak gauzatzeko jardunean.

 
medicusmundi gipuzkoak eta Manuela Ramos Mugimenduak (Peru) denboran bereizitako –2011 eta 2013- bi topaketa egitea proposatu zuten behatoki moduan. Horregatik, bigarren topaketa hauetan fundamentalismoei eta horien adierazpen moduan ematen diren modu anitzeko indarkeriei aurre egiteko ditugun alternatiben aipamen berezia egin nahiko genuke. Eta hori guztia, baterako ekintza-estrategiak zehazteari begira sexu eta ugalketarako eskubideak eraginkortasunez bermatzeko.
 
Bigarren Topaketa hauek, egungo testuinguruan bereziki, aukera paregabea dira fundamentalismo desberdinek sexu eta ugalketa alorreko eskubideen urraketan gaur egun duten zerikusia aztertu ahal izateko. Topaketetan hiru eremu landuko dira: Globalizazioa eta neoliberalismoa: eragina emakumeen gorputz eta sexualitatean; laikotasuna eta erlijio-fundamentalismoak; eta indarkeria matxisten adierazpenak. Era berean, “Abortua, osasun publikoaren arazoa” amaierako hitzaldia izango da. Hizlarien artean: Silvia Federici, Marcela Lagarde eta Wassyla Tamzali, besteak beste, izango dira.
 

Azaroaren 19 arte
hala nahi duten pertsonek beraien izen-ematea egin dezakete dohainik. 
 
Informazio gehiago, programa osoa eta izen-emateak:
943 40 47 40.

Erantzun

Sartu