Teknologia albisteak

#ikaskide13 Ikaskidetzak, Ikaskuntza Informaleko Sareak, bere 1. jardunaldiak ospatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia
2013-07-04 : 20:50

Ikaskuntza Informal eta Sare Komunikazioko I. Jardunaldietako programa ixtear gaudelarik, argiago azaldu nahi genuke zein diren #ikaskide13 jardunaldien helburuak. Uztailaren 14 eta 15ean, Donostian.

 Ikaskide13 jardunaldietan, gure helburu nagusi bat da berrikustea zer den ikaskuntza informala, teknologia sozialek eta sareek partaidetzan eta hiritartasunaren garapenean duten inpaktua aintzakotzat hartuta.

Esan daiteke jardunaldi hauek ikerketa-ekintza partehartzailea oinarri izango duen ikerketa-sare berri bat zabaltzeko helburua dutela, eta interes berezia dugu ikaskuntza formalaren (eskoletakoa edo unibertsitatekoa, adibidez) eta informalaren arteko zubiak eraikitzeko.

Christian Javan_Textura Contrastada

Textura Contrastada – Christian Javan – Flickr cc by

Jardunaldietan zehar, ikuspegi disonanteak eta anitzak bilatuko ditugu, hain zuzen ere tentsioa eragiten duten puntu horiek, marko teoriko-praktikoa eraikitzen hasteari begira.

Nolabait, sarea tinkatzen den guneak bilatzen ditugu, ikaskuntza sakonagoaren bila eta baita jakintza edo harreman nodo batetik bestera jauzi egiteko moduak esperimentatzea ere, ze berez, gure joerak bultzatzen gaitu gure antzekoekin elkartzera eta ez horrenbeste gugandik desberdinak diren pertsonekin, baina aldi berean, kontraste horietan sormen handiko prozesuak pizten dira eta jakintza berrietara iristeko aukerak handiagotu.

Puertas de Cartajena - Luz Adriana Villa - Flickr cc-by

Puertas de Cartajena – Luz Adriana Villa – Flickr cc-by

Kontrasteak gustuko badituzu, pentsamendu desberdinetara nola iritsi gurekin batera hausnartu nahi baduzu, edo zure esperientzia gurekin partekatu nahi baduzu, oso ongietorria izango zara Ikaskidetza Jardunaldietan.

Ez ahaztu izena ematea!

Erantzun

Sartu