Teknologia albisteak

Alanbike Teatro konpainiak In perpetuum mobile aurkeztuko du Bilbon, artea, zientzia eta gastronomia erkatzen dituen “zentzumen-aniztun esperientzia”

Erabiltzailearen aurpegia
2014-03-20 : 12:25
  • In perpetuum mobile abangoardiako esperientzia artistiko-zientifiko-gastronomikoa dugu. Leonardo Da Vinci eta bere diziplina-arteko ingurua ditu protagonistatzat.
  • ALANBIKE Teatroren proiektuak argia ikusiko du GOTEO.org plataforman martxan jarritako talde-finantzaketa kanpainari esker, dagoeneko 50 mezenasen babesa jaso duen kanpaina, alegia.
  • Egitasmoa esperientzia bakartzat, berdingabetzat jo da orain arte, eta jarraipena  emango zaio beste hiri eta herrietara zabalduz.
  • In perpetuum mobile-ren estreina Bilboko Pabiloi 6 Arte Eszenikoen espazioan izango da, 2014ko maiatzaren 10ean.

ALANBIKE Teatro konpainia Bilbotarra In perpetuum mobile-ren estreina prestatzen ari da egunotan. Artea eta zientzia, hain hurbil eta aldi berean hain urrun. Bi mundu horien arteko interakzioa topatzea xede du sormen handiko proiektu honek. Leonardo da Vinci-k une horretan Sforza familiaren Milaneko gortean izango da, eta bere inguru hurbileko pertsonaiek eta denboraren elementuak osatuko dute proposamen original honen hari nagusia. ALANBIKE-k esperientzia hasi, partekatu eta denboran iraun dezala nahi du, sortzen diren askotariko sentsazioetatik elikatu eta hainbat  kokalekutara eroanez.

Lehenengo ekitaldian, zenbait arteren bat egiteak gidatuko du In perpetuum mobile-renikuslea: musika, pintura eta gastronomiak bat egingo dute espazio aromatiko eragile batek inguratuak; helburua: ikuslearen zentzumenak pertzepzio sentsorial oso baterantz eramatea. Une horretan besterik ez da egongo antzerti-obra jasotzeko aski prestatua.

Ikusle guztiek komunitate ireki gisa parte hartuko dute eta ALANBIKE konpainia  izango da egoera emozional berezi, bakar eta errepika-ezin horretara gidatuko dituena.

Behin zentzumenak bere osotasunean sentsibilizatuak dituztenean, ikusleek antzeztokiaren erdigunean topatuko dute euren burua, non mundu osoan ezaguna den “Azken Afaria” margolanaren inguruan sortutako istorioak kontatuko dizkieten Leonardo da Vinci, Sforza senar-emazte Ludovico eta Beatrice, Battista bere giltzaina, Zoroastro bere laguntzaile asmatzailea, Cremona bere modelo partikularra eta bere modelo izan zitekeen Isabella-k.

Prozesu artistiko zientifiko honetan ALANBIKEk bizitzeko ditugun moldeen eta  denboraren igarotzeak gugan duen eraginaren inguruan gogoeta egitera gonbidatzen gaitu.

Crowdfunding kanpaina edo auzolana GOTEOn

Joan den martxoaren 6tik In perpetuum mobile ikuskizunerako talde finantzazio  kanpaina garatzen ari da GOTEO.org plataforman. Lehenengo saiakeran, ikuskizuna gauzatu ahal izateko 6000€-ra iristea da jomuga. Hortaz, ALANBIKEk euren hurbileko pertsona ezagunei zein ezezagunei euren “zoramen leonardiarra” babesteko deialdia egiten die, baita sormen artistikoak, humanismoak, gastronomiak edota zientziaren zabalkundeak hunkitu eta motibatzen dituen instituzio eta kolektiboei ere.

In perpetuum mobile-ren lehenengo askotariko zentzumen-esperientzia 2014ko  maiatzaren 10erako dago programatua Bilboko Pabilio 6 aretoan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago