Teknologia albisteak

ReviB RCP: Android gailuentzako aplikazio bat bizitzak salbatzeko balio dezakeena

Erabiltzailearen aurpegia
2013-04-25 : 19:02
Euskaraz erabiltzeko aukera ematen duen aplikazioa Bihotz-biriketako Bizkortzea (BBB) nola egin azaltzen duena pausoz pauso. Aplikazioak ReviB RCP du izena eta dohainik dago eskuragarri Google Play dendan. Tablet edo sakeleko telefonoetan instalatu daiteke, menuaren bitartez hizkuntza aukeratu daitekeelarik.
ReviB RCP screenshot
Aplikazioaren helburua BBB nola egin behar den irakastea da. Horretarako pausoz pauso joango da eginbeharrak azaltzen gauza gutxi batzuk erabiltzaileei galdetuz. Pauso gehienak era automatiko batean joango dira azaltzen erabiltzaileak eskuak libre eduki ditzan eta prozesua ahalik eta errezen egiteko. 112 telefonora deitzeko momentu egokiena ere esango dizu, anbulantzia baten eske deitzeko.

Aplikazioa

ReviB Google Play QR CodeAndroid plataforma duten tablet eta sakeleko telefonoetarako garatu den aplikazio bat da ReviB RCP. Euskaraz, ingelesez eta gastelaniaz erabili daiteke, gailuaren defektuzko hizkuntza hartzen du hasiera batean, baina menuaren bitartez 3 hizkuntzetako edozein aukeratu daiteke. Ingelesezko atala bukatu gabe dago, audioak grabatu barik ditu eta. Hala ere, espero da aste gutxi batzutan ingeleseko atala bukaturik egotea.

Larrialdeetan adituak diren Leire Ruiz eta Nuria Fernandezek berrikusi dituzte aplikazioak azaltzen dituen pausuak, 2010eko ERC Bihotz-Biriketako berpizteen jarraibideen arabera.

Lizentzia

Software askeko aplikazioa da, GPLv2.0 lizentziapean garatua Alain Perezen eskutik . GitHub plataforman aurkitu daiteke ReviB RCP proiektua.

BBBko Irudiak Inés Fernandezek marraztu ditu eta Creative Commons 3.0 (Attributtion, Share alike, Non commertial)  lizentziapean daude eskuragarri.

Erantzun

Sartu