Teknologia albisteak

Londonetik kikuke

Erabiltzailearen aurpegia
2013-03-21 : 17:58

Dagoeneko badira hilabete batzuk Londonen lanean ari naizela. Esperientzia berri bat, oso interesgarria eta erakargarria. Milaka kolore, usain, zapore eta hizkuntza elkarbanatzen diren hiri honetan, neure burua aurkitzen saiatzen naiz sarritan. London, denborak ihes egiten duen hiria. London, egun zein gabaz atsedenik ez duen hiria.

Hori dela eta, hilabete hauetan hiri erraldoi honetan, bere egunerokotasunean, nire arreta pizten duten irudi edo egoera ezberdinak erakusten saiatzen naiz. Metroan, kalean, lanean… ateratako argazkiak. Esan bezala, denetariko argazkiak, beti ere, nire ikuspuntutik. Horretarako, blog hau sortu dut:

http://londonklik.wordpress.com/


Proiektu berezi bat niretzat eta espero dut zuontzat ere interesgarria izatea. Beraz, segi adi eta weltararte!

Erantzun

Sartu