Teknologia albisteak

Heriotzaren jokoa

Erabiltzailearen aurpegia
2013-03-21 : 12:11

Jaiotzen garenetik erakusten digute guraso, irakasle, mediku, polizia, agintari edo boterea duten pertsonez fidatu eta esandakoa egin behar dugula, edo behintzat beharko genukeela. Jarraian aurkezten dena, Stanley Millgram-ek 60.hamarkadan eginiko esperimentuen bertsio eguneratua da. 2009. urtean Frantziar telebistak eta Suitzako Irrati Telebistak koproduzitutako dokumentala, "Heriotzaren Jokoa" izenburupean. Telebista programa batetako parte hartzaileak, ezagutzen ez zuten hirugarrengo pertsona bati, erantzun okerra ematen zuen bakoitzeko deskarga elektrikoa eragin behar zioten.

Pertsonak noraino iristeko gai gara, guretzat nahikoa botere duen pertsona baten aginduak betetzerako orduan?

Milgram-ek galdera horri erantzun nahi izan zion. Izan ere, 1961. urtean Jerusalem-en Adolf Eichmann epaitu eta heriotzara eraman zuten Holokausto garaian gizateriaren aurkako krimena egotziz. Baina Eichmann eta beste ehunka pertsona ez ote ziren ari aginduak betetzen besterik?konplizeak ziren benetan?

Milgram-en esperimentuen helburua: subjektu baten jarrera eta erantzuna aztertzea, botere irudia duen pertsona batek emandako aginduak betetzerako orduan, nahiz hauek norberaren garapen moral eta kontzientzia pertsonalarekin bat ez etorri. Bere ikerketan ondorio batetara iritsi zen: gizabanakoa, ustezko botere irudia duen pertsona batek aginduak emanez gero, izugarrizko ankerkeriak burutzeko gai da. (Milgram, 1963)

Hemen garaiko esperimentuaren artikulua

Eta hemen jatorriko esperimentua

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago