Teknologia albisteak

Aingeru Gorrotxategi musikariak “Bueltaka” diskoa aurkeztu du

2014-01-15 : 12:11
“Bueltaka” Aingeru Gorrotxategi folk kantautorearen hirugarren diskoa da. Aurretik Aingeruk “Meinhattango k@ntuak” (2008) eta “Saguekin dantzan” (2011) lanak argitaratu ditu bakarlari gisa. Oraingoan ere autoekoizpenera jo du musikari gipuzkoarrak eta Elkar arduratu da diskoaren banaketaz.

Disko berria euskaraz egindako 10 abestiz osatua dago, eta musika Aingerurena bada ere, testuetan Iñaki Mendizabal idazle eta Mikel Aiertza bertsolariaren laguntza izan du musikariak abesti batzuetan.

Estilo aldetik, beste behin folkari eutsi dio gehienbat Aingeruk; pop, rock eta blues kutsua nabarmena bada ere.  Esaterako, hasierako “Non dago giltza?” abestian blues-rocka da nagusi, soinu elektronikoak abestiaren oinarri direlarik. Bestalde, amaierako “Ez dugunaren zain” abesti intimoan gitarra akustiko eta ahotsa aurkitzen dugu, zeharkako flautaz lagundurik.

Estekak:

Erantzun

Sartu