Teknologia albisteak
1

ACT bogan euskararen aurka?

2013-09-09 : 17:29
Arraunaz eta euskaraz asko idatzi ohi da. Asteburu honetan arraunak zeresan handia eman du, bertako epaileek botere handia omen dutelako danaz erabakitzeko. Asteburu honen atarian hizkuntzaz erabakitzeko gaitasuna dutela ere ikusi dugu. ACTko epaileak, nori eta Kortari bere defentsa euskaraz egitea debekatu diote. Oiartzunen egoitza izan eta Gipuzkoako Diputazioaren onuran fiskalaz etekina ateratzen duen Elkarte batek, euskaldunon hizkuntz eskubideak urratu ditzake?
Kontua omen zen, Euskadi Irratiko "Tostartean" irratsaioan, Jose Luis Kortak, euskaraz egindako deklarazio batzuk.

Deklarazio horiek ACTko Zuzendaritzari gustatu ez, eta hauek transkribatu eta itzuli eta ostean, epaileari igorri zizkioten. Epaile honek aukera eman zion Kortari bere defentsan frogabideak eskatzeko.

Kortak frogabideak eskatu zituen euskara hutsez. Galizeraz omen dakien epaileak ohartarazi du euskara hutsez idatzitako beste idazkirik ez duela onartuko.

Hori larria da oso, baina oso larria da ere, Epaileak berak, bere ebazpenean esaten duena:

"TERCERO.- Hasta la fecha, todos los expedientes disciplinarios de esta asociación privada se han tramitado en castellano, ya que, como es sabido, la misma está conformada por clubes de distintas Comunidades Autónomas, todas las cuales tienen como lengua oficial o cooficial el castellano. Incluso la providencia de incoación de este expediente ha sido redactada en ese idioma ya que, si bien este Juez Único conoce y habla el idioma gallego, desconoce sin embargo la lengua euskera."


Agentziako albistea.

Erantzunak

2013-09-11 : 04:43

Begira, Epaile: Euskal Herrian haiz hi. Euskal Herriko hizkuntza nazionala euskara da eta hemen jendeak euskaraz egiteko eskubidea du, hiri galizera edo gintonika gehiago gustatzen bazaik ere: hori ez da pertinentea hemen.
Eta ez nago prest zergak hiri bezalako norbaiti laguntzen erabiltzeko. Ulertzen?
Azkena hauxe izan bedi, beraz.

Erantzun

Sartu