Teknologia albisteak

"Matxismo ezkutua, egunerokotasunean agerian" ikasleekin lantzeko dosierra sortu du Faktoriak

Erabiltzailearen aurpegia
2019-11-06 : 11:47

Aiaraldea Ekintzen Faktoriako feminismo eta hezkuntza ildoek matxismoa identifikatzeko Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBH, Batxilergo zein Gaztelekuetan lantzeko ariketak plazaratu dituzte.

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak ezkutuko matxismoa bistaratzeko lanabesa sortu du. 32 orriko dosierrean bildu dituzte Kokoriko Hezkuntza Faktoriak eta Feminismo lantaldeko kideek marko teorikoa eta gogoetarako zenbait ariketa zein baliabide.

Helburua, indarkeria matxistaren erroak azaleratu eta egunerokoan sortzen edo jasaten diren egoera zapaltzaileei hitza jartzea da, genero indarkeriarekin bukatzeko konpromisoak lantzearekin batera. 

"Martxoaren 8an bizitzak eta zaintza lanak erdigunean jartzeko dosierra zabaldu genuen; eta horren segida da oraingoa", adierazi dute sortzaileek.

Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko ekimenak planteatu dituzte, eta hezitzaile edo irakasleentzat gogoetarako adierazleak iradoki: "Hezkuntza mikromatxismoz beterik dago". Horren adibidetzat jarri dituzte ikas materialak, zentroetako hezitzaileen antolaketa modua, edota zenbait espazioren banaketa eta erabilera.

Dosierra, sarean eskura

Aiaraldeko 18 ikas zentroetan banatu da dagoeneko dosierra. Hala ere, edonoren eskura egoteko interneten zintzilikatu dute lana. 

Iaz, "Horma ikusezinak" dokumentala osatu zuen feminismo lantaldeak, eskualdeko 11 emakumeren bidez eremu desberdinetako ageriko eta ezkutuko indarkeriak azaltzeko:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago