Migel Gallastegi Ariznabarreta (Eibar, 1918). Pilotaren historiak eman duen jokalaririk handienetakoa, 40 eta 50. hamarkadetan kirol hau erabat irauli eta modernizatu zuena. 100 urte beteko ditu gaur, eta gure zorion-agur txikia bidali nahi genion Migel Handiari, ondorengo bideo honen bidez. Zorionak Migel, eta eskerrik asko guztiagatik!
Migel Gallastegi Ariznabarreta, pilotaren historiak eman duen pilotari handienetakoa da. Buruz buruko txapeldun izan zen 1948, 1950 eta 1951. urteetan. Eibarko Mandiola haranean dagoen Asoligartza baserrian jaio zen Miguel 1918ko otsailaren 25ean. Migelen gurasoak, Pablo eta Ceferina, nekazaritzatik bizi ziren eta hiru anai arrebetan gazteena zen. Migeli ere baserriko lanetan laguntzea egokitu zitzaion; lan haiek emango zioten ziurrenik gero pilotan erakutsi zuen indarra.
Pilota munduak sekula eman duen atzelaririk handienetakoa, euskal pilota bide profesionalera eraman zuena 50eko hamarkadan. Karakter gogorrekoa bezain bihotz onekoa.
Azken urteotan hainbat aldiz egon ahal izan gara eibartarrarekin bere bizipenak jasotzen; Ahotsak-en (eta Eibarko udaleko Egoibarra.eus webgunean) bildu ditugu guztiak. Zorionak Migel, eta eskerrik asko hain handia izatearren!
Bere garaiko umerik gehienak bezala, txiki-txikitatik hasi zen pilotan jokatzen, baina berehala ikusi zen profesional izateko gaitasun apartak zituela. 14-15 urte zituela Isasi kaleko "Kiputxanekua" pilotalekuan hasi zen jokatzen eta entrenatzen; berehala, Astelenan ere hasi zen entrenatzen. Hemezortzi urte zituela debutatu zuen 1936. urtean, baina gerrak harrapatu zuen. Gerra amaituta eta sasoi betean, 1940. eta 1950. hamarkadetan nagusi izan zen Euskal Herri osoan. Buruz buruko hiru txapelketa irabazi zituen (1948, 1950 eta 1951) eta dozenaka partida jokatu (eta irabazi) zituen bikoteen eta hirukoteen aurka.
.......................
Argazkia: Gipuzkoakultura.net.
Erantzun
Sartu