Bergarako emakumeak lanarekin izan duen harremana du oinarri azterlanak. Badihardugu elkarteko bi kidek egin dute. Martxoaren hasieran dokumentala eta liburua aurkeztu zituzten, Bergaran. Sarean daude biak jada, interesa duen ororen eskura.
"Lan eta lan, emakumea Bergaran". XX. mendearen lehen erdian Bergarako emakumearen bizimodua nolakoa zen aztertu dute Juan Martin Elexpuruk eta Idoia Etxeberriak. Duela ia bi urte hasi ziren azterlanarekin, Bergarako Udalaren I. Berdintasun planaren bitartez. 30 minutuko dokumentala eta 270 orriko liburua plazaratu zituzten martxoaren 1ean.
Orain, guztion eskura dago dokumentala, sarean. Ahotsak.com proiektuan jasotako testigantzak dira ikus-entzunezkoaren oinarria, eta baita liburuaren bizkarrezurra ere. Bergarako emakumeei egindako elkarrizketak. Liburua Bergarako kultur etxean eros daiteke, 12 euroren truke. Eta liburuaren bertsio digitala, berriz, debalde jaitsi daiteke Bergarako Udalaren webgunetik.
Erantzun
Sartu