Sustatu logoa Teknologia albisteak

Jose Angel Irigarai eta Jean Haritxelarren ahotsak

Ahotsak.com
2014-02-19 10:37

Asko dira proiektuan bildutako testigantzak, baina horien artean ezagunak diren ahotsak ere hainbat dira: euskaltzainak, idazleak, bertsolariak, aktoreak, politikariak eta abar. Horietako batzuekin hasi gara lanean, euren testigantzak bildu eta bost minutuko bideoetan laburbilduz.

Jean Haritxelar

Jean Haritxelar (Baigorri, 1923-Biarritz, 2013) euskaltzainburu ohia izateaz gain, politikari eta literatur ikerlaria izan zen. Ahotsakek 2010. urtean elkarrizketatu zuen, Xan Aire lankidearen bitartez, eta gure webgunean dugu jasoa elkarrizketa osoa. Orain, elkarrizketa hori laburbiltzen duen bideo labur hau burutu dugu.




Jose Angel Irigarai


Jose Angel Irigarai (Donostia, 1942), berriz, euskal idazle eta poeta handia izateaz gain, Ez Dok Amairu taldeko kide izandakoa da. 2010. urtean elkarrizketatu zuen Idoia Etxeberria taldekideak. Bideo labur honetan Irigaraik Ez Dok Amairu taldearen inguruan egindako azalpenak jaso eta laburbildu ditugu.



Bideo biak dagoeneko sarean daude, hiztun bakoitzari dagokion fitxan eta Ahotsaken Youtubeko kanalean. Aurki, Arantxa Urretabizkaia euskal idazle eta kazetariaren laburpen bideoa sareratuko dugu, besteak beste.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu