Teknologia albisteak

Adaki Komunikazioak Smile Festival saria irabazi du Tolosa Merkat proiektuarekin

Erabiltzailearen aurpegia
2014-03-17 : 13:50

Adaki Komunikazioa agentziak, Ezkio-Itsason dagoen komunikazio eta publizitate agentziak, “Smile Festival”-eko “Marketin Zuzeneko merkataritza erabilerarik Onena”-ren saria irabazi du;  martxoaren 7an Madrilen ospatu zen eta izaera europarra duen jaialdi honek publizitate estrategia moduan umorea erabili duten Europako kanpainak saritzen ditu.

Saritutako lana “Elvis lokal bila” Tolosako Udalak eta Tolosa Merkataritza Elkarteak abian jarri zuten Tolosa Merkat proiektuaren baitan egin zen. Helburua udalerrian merkataritza-dentsitate txikiko eremuetan merkataritza berreskuratzea eta ekintzaileei negozio aukerak sortzea zen; horretarako 5 urtetarako baldintza ezin hobeetan 7 lokal eskainiz.

“Elvis lokal bila” kanpainaren xedea merkataritza jarduera bat martxan jarri nahi zuen pertsona ekintzaile orok Tolosako Udalak abian jarritako negozio ideien lehiaketan parte hartzea zen. Kanpainako ekintza nagusia Tolosako Zerkausian egin zen flashmoba izan zen. Flashmobak negozio-ideia lehiaketaren lehen sariaren balizko irabazlea den Antton Elvis eta bere lagunen presentzia izan zuen. Ezustean Elvis eta bere lagunak Zerkausira sartu ziren modu deigarri batean ile-apaindegi berriaren sustapena egiteko. Horrez gain, kanpainaren baita informazioa emateko foiletoak, kartela eta webgunea egin ziren.

Kanpaina osoa hemen ikus dezakezue: Tolosa Merkat 

Jaialdiari buruzko informazio gehiago hemen: Smile Festival 

Erantzun

Sartu