Teknologia albisteak

Ekainaren 27an Euskararen aldeko ABkrossa Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
2015-06-16 : 23:12

Datorren ekainaren 27an euskararen aldeko ABkrossa ospatuko da Amara Berriko Euskara batzordeak antolatuta. 3 zein 6 km-ko ibilbidea aukeran izanik, krossak euskara eta kirola sustatzea ditu helburu. Lasterketaren aurretik haurrentzako jokoak ere izango dira eta baita korrikalditxoak ere. Lasterketa ostean, berriz, kontzertuak partaide zein laguntzaileen gozamenerako. Izen-ematea irekita dago.

Amara Berriko euskararen aldeko krossa (ABkrossa) 2014an ospatu genuen lehenbizikoz, kirolaren bitartez auzoan euskara sustatzeko asmoz. Helburua aldi berean adin eta gustu ezberdinetako jendea batzea izan da hasiera-hasieratik, giroa lasterketa unera soilik mugatu gabe.

Hori dela eta, 2015eko edizio honetan eskaintza zabaltzeko asmoa dugu: umeentzako korrikaldi zein animazioa, zuzeneko kontzertuak… Hau guztia korrikalariez gain hurbiltzen den orok ere giro apartaz goza dezan.

Aurten gainera, egunean bildutako diru guztia euskararen aldeko proiektuetara bideratuko da.

Badakizu, ekainaren 27an nahi izanez gero, baduzu plana!!!

Informazio gehiagorako:

Gonbidatuak zaudete!!!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago