Teknologia albisteak

Praktikatu AEK

Erabiltzailearen aurpegia

Zure euskara hobetu nahi duzu? Lagun berriak egin? AEKn praktikatzeko eskaintza zabala daukagu, hemen adibide batzuk topatuko dituzu: http://www.praktikatu.org

Erabiltzailearen jarduna

Azaroaren 4an burutuko da Bilboko Ondare aretoan Praktikatu eta Bizi jardunaldiaren III. edizioa.

2016-10-26 : 13:35

Aurtengo jardunaldian, saiatuko gara eragiteko errezetak topatzen, hizlarien laguntzaz eta psikologiaren ikuspegitik. Horretarako, eremu bi alderatuko ditugu: batetik, entzungo dugu zelan ulertu, jokatu eta aritu behar dugun gune urbano nagusiki erdaldunetan; bestetik, jakingo dugu nolako garrantzia duen norberaren hizkuntz jokaerak arnasgune deritzegunetan, bai eta praktika onak ezagutu ere. Lehen-lehenik, baina, ahaleginduko gara antzematen (eta partekatzen) zer den akuilu norberaren motibazioan…

Bidelagunak eta bidelariak adiskide

2015-05-05 : 12:00

Gaur egun, 150 herrik baino gehiagok bultzatzen dute mintzapraktika programaren bat. Astero-astero biltzen diren mintza edo berbataldeetan, sei mila lagun inguru mugitzen dira. Lagun horiek guztiak bi multzotan banatzen dira: Batetik, bidelariak daude, euskararen bidean dabiltzanak: euskara ikasleak, ikaste prozesua amaitu ez zuten ikasle ohiak, euskara hobetu nahi dutenak… Bestetik, bidelagunak, euskaraz ondo dakitenak, laguntzera hurbil­tzen direnak.

"Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi" jardunaldia

2014-11-09 : 11:56

Azaroaren 28an burutuko da Bilboko La Bolsa udaltegian Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldia, AEKren Praktika Jarduerak zerbitzuak antolatuta.

Praktikatu, AEKren mintzapraktika egitasmoak: izena emateko epea zabalik

2012-09-19 : 19:04

Ikasturte berriarekin batera, zabalik dago mintzapraktika programetan izena emateko epea. Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek izen desberdinak hartu ditu; berbalagun, mintzalagun, mintzakide, solaskide... Egitasmoak izen desberdinak izan arren, oinarrian gauza bera dute denek, euskararen praktikaren bidez norberaren euskara hobetzea eta euskarari eta euskaldunoi gune berriak eskaintzea.