Azaroaren 28an burutuko da Bilboko La Bolsa udaltegian
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldia,
AEKren Praktika Jarduerak zerbitzuak antolatuta.
Urtetik urtera, mintzapraktika egitasmoek bilakaera handia izan dute. Partaideei egindako asebetetze-inkesta guztietan oso balorazio positiboak jaso dira. Beraz, esan daiteke lehenengo helburua betetzen ari dela, alegia, ikas-prozesua arintzen laguntzen dutela. Jardunaldi honetan, baina, bigarren erronkari buruzko gogoeta egin nahi dugu, helburu sozialaz hausnartu. Zenbat esparru berri irabazi dugu urte hauetan? Nola aktibatu oraindik euskaraz gutxitan egiten duten lagunek jauzia ematen dezaten? Zeintzuk dira motibazioan eragiteko gakoak?
Jardunaldian, adituen hitzaldiak eta partaideen elkarrizketak entzungo ditugu, eta, lantaldeen bitartez, esperientzien eta proiektuen berri ematearekin batera, erronka horri buruzko gogoeta egingo dugu. Aukera ezin hobea izango dugu, hortaz, mintzapraktika egitasmoen egoeraz, bidelagun eta bidelarien aktibazioaz eta programa hauek izan dezaketen etorkizunez hitz egiteko.
> Nori zuzendua
Mintzapraktika egitasmoak sustatzen dabiltzan lagunei: dinamizatzaileak, euskara teknikariak, euskaltegietako zuzendariak eta irakasleak, euskara elkarteetako kideak eta abar.
> Matrikulaziorako argibideakIzen-ematea doakoa da, baina
jardunaldiaren blogean matrikula-orria bete beharra dago. Leku-kopurua mugatua denez, izena emandako dataren arabera gordeko da lekua. Izena emateko
azken eguna: azaroaren 21a.
> Deskargatu kartela HEMEN
Erantzun
Sartu