Teknologia albisteak

Gurot app-eko lehiaketaren finala gaur da San Mamesen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-04-26 : 08:44

Gurot app-jokoaren denboraldiko finala gaur jokatuko da Bilbon, San Mames estadioan, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara. Tribial erako jokoa da Gurot (Android eta iPhone/iOS bertsioetan), gaztetxoentzako pentsatua edukien aldetik, eta lehiaketa fasea (taldekakoa) martxo eta apiril artean jokatu zen arren, bestela ere konektatzen ahal da bat eta jokatu dezakezu zure jakintza testeatzeko. 

Gurot aplikazioak ospea irabazi du gazteen artean, eta 3.200 parte-hartzaile izan ditu 2023an. Euskararen erabilera sustatzeko ez ezik, hezkuntza-entretenimendurako tresna gisa ere diseinatua, app-ak aukera ematen die erabiltzaileei galderei erantzunez sariak irabazteko. Bizkaiko udaletako euskara zerbitzuen Alkarbide koordinazio bilguneak kudeatzen du, eta zenbait herri eta eskualdetan antolatzen ditu lehiak Gurot-en inguruan. Baina, esan bezala, edozein tokitatik konekta zaitezke eta jokatu. Galderak gaika daude antolatuta: gizarte, hizkuntza, kultura, arte, natura, kirol, aisia eta zientzia arloko gaiak dira. Hona pantaila irudi batzuk, jokoa mugikorra nola agertzen den:

Gurot joka daiteke bakarka, nahi duzunean konektatuz, edo denboraldiko lehia kolektibia denean, taldeka. Martxoan taldekako lehia aktibatu zen eta 221 talde osatu ziren hainbat ikastetxe, herri eta eskualdetan, talde bakoitza hiru gaztez osatuta. Apirilaren 17an amaitu zen taldekako lehia hori eta, sailkapenaren ararbera, orain herri edo eskualde bakoitzeko bi talde onenak finalera etorriko dira, 12 multzitan 36 taldek parte hartuz egingo delarik, in-situ, gaurko San Mameseko ekitaldia.

Finalisten artean sari zirraragarriak irabazteko aukera ongo da, GUROTen txapela irabazi ahal dute, Madrilgo Warnerrean, Irri Sarri Landen edo Biarritzeko Cité de LóCeanen esperientziak irabazi edota Athleticeko Museoa ikusteko sarrerak, besteak beste.

Gurot jokoa egiten da Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Erandio, Gernika-Lumo, Getxo, Lekeitio, Mungia, Sestao eta Enkarterri, Durangaldea eta Txorierriko mankomunitateekin lankidetzan, Alkarbide eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Aplikazioa egin du CodeSyntax-ek, Sustatu egiten duen Internet enpresak, eta hemen topa dezakezue:

Instalatu eta trebatu zure ezagutza!

Erantzun

Sartu