Hitzokei: gure meme beteranoena eta onenetakoa
Sustatu 25 urte sortan 2009ari begira, #Htzokei aurkitu dugu. Memea hazten zihoala eta haren inguruko post bat Hitzokei kontua asmatu zuen jeinuaren eskutik: Markos Gimenok sinatutako pieza hau. Gure meme zaharrenetakoa da. Politena agian; eta bizi da oraindik, ez dago ahaztua.
#Hitzokei hiztegi kreatibo bat da, euskaraz asmatutako hitz-joko edo txantxa berriak. Twitterren asmatu zuen traola eta jokoa Markos Gimenok, eta han bizi da oraindik memea, ez jardun handiarekin baina tartekako agerpenarekin. Akaso pixkat biziago dago traola Mastodonen.
Aurkitu dugun azken alea:
FIT-E: gorputzaldi sasoitsua azkar batean lortzeko app digitala
Urte hauetan asmakuntza ederrak eskaini dizkigu memeak. Garai batean biltegi bat ere bazebilen, Twiterrekoak automatikoki jasotzen zituena, eta jada ez dabil, baina urte batzuez bildutakoa kontsultagarri dago oraindik, hemen: https://hitzokei.tximinia.net/
Harrikada hau asmatu zuen sortzailea Markos Gimeno izan zen. 2018ko abenduan hil zen: bere buruaz beste egin zuen. Ez zen gizon neurotipikoa; sormenerakin gaitasun eta grina berezia zuen, eta buruak ziztada latzak ere ematen zizkion sarri. Hitzekin jolasten zekien gutako beste inork baino hobeto, #Hitzokei asmatu zuen eta hitzokeiak egiten zituen; euskarazko palindromo sortzaile eta sustatzaile handiena izan zen, hitz joko elebidunak ere asmatzen zitun, Skizopoziks ikuskizunean bezala... @Smuakr, @Markosgice do @Zerorajasoa izan zen sareetan, eta musikaria The Pepes, Julio Kageta, Dantzut eta Puto Amoak Matematiketan taldeetan.
Markos gogoan, edo zein izan zen jakin gabe ere, jarraitu dezagun #Hitzokei hauek sortzen.
SUSTATKAMON: Hedabide digital momia #Hitzokei
Erantzunak kargatzen...